XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere liburuetan Estaduak oinharri natural eta razional bat duela demostratzen saiatzen da.

Teologoak ez duela zer ikusirik politikaren arazoetan, politika esplikatzeko adimena, arrazoimen hutsa ebili behar dela.

Besterik egitea, alderdi guzietatik, kaltegarria dela.

Horregatik, behar bada, ezarritako agintarieri errespetoa gordetzen badie ere, argi azaltzen da bere izkribuetan, gehien gustatzen zaion aginte moldea, gobernamodu liberal bat dela.

Liberala, batez ere, erlijio arazoetan.

Razionalismo liberal honen zentzuan dijoazte Spinozaren joerak bere pentsamendu politikoan.

Filosofatzeko libertateak, hau da, pentsatzeko askatasunak, Estaduari ez diola kalterik egiten frogatu nahi du.

Gehiago oraindik, pentsatzeko libertate hori gabe, Estaduaren bake ta zintzotasun ber-berak arriskuan jartzen direla.

Izan ere Spinozarentzat erlijio arazoa ta politika arazoa prolema berdinaren bi aurpegi besterik ez dira: ikara ta gorrotoa uxatu behar dira, arrazoia txertatu behar zaio mundu honi.

Hortarako, estreina, erlijioari bere misterio kutsua kendu egin behar zaio, erlijio arazoetan ere pentsatzeko libertatea komeni da.

Agintariak bere menpekoen iritzien eta usteen ardurarik ez du izan behar, ez ditu hoiek iritzi ta uste hoien funtzioan zigortu edo loriatu behar.

Gizarte zibilean baliozko kriterio bakarrak egitateak dira, ekintzak.

Gainontzekoetan, Estaduak ez du zer ikusirik.